Onintza Enbeita
BIRA

Baserritarrak

2021eko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Atzo ere izan genuen zertaz eztabaidatua. Udalak poltsak egiten ditu astelehenetan guk jendeari jeneroz beteta emateko, eta guk poltsa horiek ordaindu egiten dizkiogu Gernika-Lumoko Udalari. Azokako bezeroei kobratu egin behar dizkiegula dio legeak, baina beti ez dugu egiten. Izan ere, poltsak ekologikoak bezain hauskorrak dira, eta askotan, poltsa bi jarri behar izaten ditugu gauza bakarrarentzat. Kontua da atzo zurrumurrua zabaldu zela: poltsak amaitu egin dira. Berez ez da gauza larria, baina, dirudienez, momentuz ez daude gehiago eta badirudi, aste pare batean gutxienez, ez direla egongo. Urte amaiera da eta despiste bat izan daiteke, edo datorren urteko aurrekontuarekin konpondu daitekeen zerbait. Ez da akats larria. Jakina da, gainera, poltsak berrerabiltzera ohitu behar dugula berriak eskatzera baino gehiago.

Ordea, ez dakit azokek eta baserritarrek zenbat leku betetzen dugun politikarien planeta eta plan politikoetan. Ez naiz Gernika-Lumoz ari konkretuki: uste dut arazoa zabala dela. Duela mende bat hildako baserritarren argazkiak dotore jarrita daude museoetan, eta asko gustatzen zaigu azoka egunetan edo euskal jaietan garai bateko arropekin ibiltzea. Bizirik eta bakeroekin dabiltzan baserritarrak, ostera, enbarazu egiten diote sarri gure gizarteari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.