Onintza Enbeita.
BIRA

Lotsa

2022ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Musikari bat ikusi genuen kalean akordeoia jotzen. Soinu kaxa ere bazeukan, eta, bolumena oso altu zeukanez, kalearen beste aldetik entzuten zen jo eta ke. Umeekin gindoazen kalean gora, eta dantzan hasi nintzen. Ume batek barre egin zuen, eta besteak esan zidan ez daukadala lotsatik. Ezetz esan nion nik. Lotsa gehiago eman beharko ligukeela kalean negarrez ibiltzeak dantzan ibiltzeak baino, eta negar ere lotsarik gabe egin beharko genukeela. Pentsatzen dut, ordea, umeei etengabe esaten diegula sentimenduen adierazpen eskandalagarririk ez egiteko. Zuzenean ez bada inplizituki esaten diegu kalean ez dela dantzan egin behar, jendearen aurrean ez dela negarrik egin behar, barre ez dela nabarmen egin behar...

Agian, umeen naturaltasun horretatik ikasi egin behar genuke geuk: hartu-emanari buelta eman. Geure buruari galdetu noiz egin genuen kalean dantza azken aldiz, eta egin; egin lotsarik sentitu gabe. Zoriona erakusteak edo askatzeko beharra dugula igartzeak ez diezagula lotsarik eman. Ezta demaseko barreak ere: etorriko da bizitza negar eragitera! Bizirik egoteak ez liguke lotsarik eman behar, eta batez ere sentimendu muturrekoek erakusten digute bizirik gaudela. Autobusean irakurtzen goazela, motibo gutxi izaten dira burua altxarazten digutenak. Senti ditzagun lotsarik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.