Onintza Enbeita.
BIRA

Garaipena

2019ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Gaur bezalako egun batez ospatu omen zuten Alemania Nazia garaitu izana Sobietar Batasunean. Esaten dutenez, Wilhelm Keitel general alemaniarrak maiatzaren 8an sinatu zuen baldintzarik gabeko errendizioa Ejerzito Gorriko Georgi Zhúkov Mariskalaren aurrean. Maiatzaren 8ko gaueko 22:43 ziren Europa erdialdean, baina maiatzaren 9ko goizaldeko 00:43 Moskun.Ondorioz, herrialde batzuetan atzo eta beste batzuetan gaur izaten dira oroimen ekitaldiak. Edozelan ere, ez dakit ospakizunak ez ote ziren azkarregi hasi. Begiratu bestela gaur egungo Europara. Gauza handirik ez dugula ikasi esan daiteke. Gaitz guztien errua botatzen diegu gu baino baldintza okerragoetan bizi direnei, eta gero eta alderdi politiko gehiago ari dira botoak irabazteko arrazakeria baliatzen. Irabazi, zerbait irabaziko zuten orduan, baina piztia hilda baino, lo gelditu zen. Esnatzen ari da.

Eta guk, pertsona xumeok, erridikuluraino errepikatzen ditugu haren mezuak: beltzek, arabiarrek, hego amerikarrek dute gure miseriaren errua. Gure historiak harrotzeko motiborik emango baligu bezala egiten diegu barre haien sineskera eta ohiturei. Gure bizitza benetan izorratzen ari direnei men egin, eta kapitalismoaren biktimarik gogorrenen kontra jotzen dugu etengabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.