Onintza Enbeita.
BIRA

Nahi duguna

2020ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Ez zait gustatzen beti pentsatzen duena esaten duen jendea. Alegia, gustatzen zait pentsatzen duena esateko espazioa eta denbora aukeratzen dituen jendea. Ez du hipokrisiarekin zerikusirik: debaldeko mina, lotsa... aurreztu daitezke. Gehiago esango nuke: beti pentsatzen duena esaten duela aldarrikatzen duen jendeak (gehienak) gezurra esaten du. Ezinezkoa baita bizitzan, egoera guztietan, zirkunstantzia orotan, edonoren aurrean, pentsatzen duguna esatea. Zenbat aldiz esan nahi izan diogu nagusiari antzarak ferratzera joateko? Zenbat aldiz gelditu ginen isilik gurasoen aurrean nerabeak ginela? Zenbatetan irentsi dugu esatera gindoazena norbaiti minik ez egitearren? Ez al dugu inoiz pentsatzen dugunaren kontrakoa esan larrua jotzeagatik bakarrik? Pentsatzen genuen irakasleak zioena ez zela guk uste genuena, baina azterketan hark esandakoa idatzi genion. Eta horrela etengabe. Bakoitzak eraiki ditu bere adibideak.

Ondo dago pentsatzen duguna esatea, beharrezkoa da sarritan, osasungarria. Ni horren alde nago. Baina bizitzak ematen digun aukera bestelakoa delakoan nago kasu askotan: pentsatzen ez duguna ez esatea. Hemen ere, ez dira berdinak gure zintzotasunaren espektatibak eta bizi dugun errealitatearen praktika.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.