Onintza Enbeita.
BIRA

Elkarbizitza

2020ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Otsoaz, azeriez, basurdeez zein orkatzez hitz egiten dugunean, azaleko eztabaidetan galtzen gara. Ehiza bai edo ez, baserrietan egindako kalteak... baina gauza bat ahaztu egiten zaigu: gizakiok etengabe ari gara basoko animalien espazioa jaten. Gero eta etxe gehiago, errepide gehiago, trenbide gehiago, bidegorri gehiago eraiki ditugu, eta basoak gero eta hektarea gutxiago dituzte. Eta hektarea gutxi horietan monokultiboetan erori gara, bertoko animaliek behar dituzten landareak baztertuz. Horrek eragin du, orain arte urtean behin zorte pixka batek lagunduta ikusten genituen animaliak gure etxe ondoraino etortzea eta ugaltzea. Horri guztiari gehitu diezaiogun esandako animaliek ez daukatela depredatzaile naturalik, eta ekuazioak zer ematen duen badakigu.

Eta basoko animaliek gaixotasunak transmititzen dizkigute. Kontua da, haiek euren lekuan eta gu gurean bizi ginenean, ez zela arazorik egon, baina orain, guk naturarekin elkarbizitza deitu diogun espazio naturalen inbasioa gertatu denean, gaixotasunak gizakiengana iritsi dira. Eta horrelako zerbait gertatu da Txinan, baina horrelako zerbait gertatu zitekeen hemen ere. Beraz, koronabirusa etorri den bidetik joaten denean, pentsa dezagun zer kalte eragiten diogun geure buruari naturari lekua kentzen diogun bakoitzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.