Onintza Enbeita.
BIRA

Barrua

2020ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Barru giro izan dugu hilabete eta erdian. Balkoidun etxeen kotizazioa nabarmen hazi da. Besteek ahal izan duten moduan eutsi diote azala eguzkitik gordetzeari. Barruan egon beharrak geure espaziorik intimoenera eraman gaitu: geure baitara. Bizimodua kalean eta jendez inguratuta gertatzen zenean ez genuen ikusi nahi izaten, baina hor barruan denetik daukagu: leihorik gabe gelak, ate bikoitzeko balkoiak, korridore luzeak, terrazak, egongela zabalak, itotzeko adinako bainera handiak, zutik itotzen gaituzten dutxa txikiak, logela hutsak eta sukalde kargatuegiak. Eta zerrenda batean jarri ditut leihorik gabeko logelen hormak ez botatzeko izan nituen arrazoiak, balkoira atera orduko eguzkia begietan lehertu zaidan aldiak, korridore luzeetan ateren bat zabaltzeko zalantzan galdutako minutuak, terrazara irten eta zer egin asmatu ezin izan dudan garaiak, bazter batean baino bete ez ditudan egongela zabalak, flotadore gabe salto egin dudan bainera handiak, ez itotzearren sartu ez naizen dutxa txikiak, logelak hutsik egotearen errua bota diedan izenak eta sukalde kargatuetatik ihesik ez egiteko topatu izan ditudan motiboak. Eta zerrenda oso labur gelditu zait: nire izena jartzea nahikoa baita neure espazio intimoan dauden pozak eta hutsuneak ulertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.