Onintza Enbeita.
BIRA

Militarrak

2020ko irailaren 11
00:00
Entzun
Gaur bezalako egun bat zen. Ez dakit zerua gaur bezain urdin esnatuko ote zen, baina gustatzen zait pentsatzea dena izan zela beltza: baita eguraldia ere. Egun arrunta behar zuen 1973ko irailaren hamaikak, baina militarrak kuadratu egin ziren. Kaleak hartu zituzten; beldurraren aroa bazetorren. Txileko herriak astiro ereindako guztia bota zuten pikutara ordu gutxitan. Eta presidentea hil egin zuten: militarrek ez dute barkatzen. Urte batzuk lehenago, Espainiako Errepublikaren kontra altxatuziren. Urte batzuk beranduago, munduko leku askotan gauza bera egiten jarraitzen dute.

«Militarrak» esaten dugu hizketan ari garenean: «militarrek botere handia dute», «oraindik ere Espainian militarrek agintzen dute»... gauza heteroa balira bezala, airean dagoen zerbait, planktona itsaso gainean. Baina militarrak pertsonak dira, eta pertsona horiek beste pertsona batzuen aginduak betetzen dituzte askotan, eta aginduak ematen dituzten pertsona horiek erlijioa baliatzen dute beldurra zabaltzeko, eta pertsona gutxi batzuen artean botere osoa kontrolatu arte ez dute amore ematen. Ez da gauza etereo bat, ez da haizeak urrutitik ekartzen digun usain bat. Faxismoa, agintekeria, kontrola nahi dutenak, hemen ere badira. Guk goardia jaisten badugu, gure lekua hartuko digute behin eta berriro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.