Onintza Enbeita.
BIRA

Hasi

2021eko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun
Hasi da urte berria. Lehen hogeita lau orduak egin ditu. Berez ez da kataklismo handirik gertatu: egutegi berria jarri dugu sukaldean, agenda berriari egin dizkiogu lehen zirriborroak eta beste egun bat igaro da atzotik. Denboraren joana beti baita berdina: nahiz eta guk asteka, urteka edo segundoka kontatzen dugun. Kontua da guk erabaki eta izendatutako multzo horiek amaitzen direnean, ospatu egiten ditugula. Baina denbora, sekula errepikatzen ez den zera hori, beti pasatzen da berdin. Ordea, guk denbora pasatzen ari den bitartean egiten duguna ez da beti berdina. Iazko urtearen errepasoa egin berritan, aurtengo promesak egiten harrapatuko dugu geure burua ispiluaren aurrean. Helburu handiak jarriko dizkiogu geure buruari, baina gero ez dugu beti asmatuko lorpen txikiagoekin pozten, puzten edo pizten. Frustraziorako bide berriak hasi dira, beraz.

Frustraziorik izan ez dadin, promesak egiteari utzi behar genioke: urtea bizi, datorren moduan. Utz diezaiogun urte hasi berriari hazten eta hazi ahala, aurkituko dugu zirrikitua gure ametsentzat. Ez baitago guztia gure esku. Zati bat bai, baina zoriak ere egin behar du berea. Ezin dugu egun bakoitza kontrolpean izan. Bizi gaitezen denbora pasatzen den bitartean, eta ea aurtengo abenduaren 31n zer aho zapore daukagun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.