Onintza Enbeita.
BIRA

Elurra

2021eko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Pentsatzen dut gizakia taldean ibiltzeko sortutako animalia izango dela. Izan ere, berdin du ze egoera eta momentutan gauden, beti elkartzen gara asko leku berean. Dela hondartza, dela mendia, direla herriko jaiak, dela aspaldi espero nuen kontzertu bat, ni joaten naizen lekuan beti dago jende asko. Sekula ez dudala aurkitu esatea asko izango da, baina gutxitan aurkitu dut bakardadea. Eta eskerrak ez naizela mendira joan zalea, ze atzo azokan esan zidatenez, asteburuan Bilboko Kale Nagusiaren antza izan omen du Oizek. Albistegietan ere esan zuten nola asteburu honetan elurretara joatea izan den jende askoren plana. Eta akabo distantzia soziala!

Badakit umeekin zerbait egin behar dela; are gehiago, hiru hilabete etxean egotera kondenatu eta gero. Badakit elurra polita dela bertatik bertara. Badakit tabernak itxita daudela herri askotan eta nonbait eman behar dela denbora. Eta, hala ere, harritu egin naute jendetzaren irudiek. Harritu egin nau kotxe ilarak ikusteak. Izan ere, mendira kotxearekin joateko ohitura hori ez dut ondo ulertzen. Asmoa elurra ikustea bada, beherago geldituta ere berdin izango dio, edo ez? Agian ni izango naiz elurrak erromantiko jartzen duen munduko pertsona bakarra, baina jasangaitza iruditzen zait todoterreno saldoa mendirako bidean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.