Onintza Enbeita.
BIRA

Alaitasuna

2021eko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Alaitasunaren eguna ospatzen ari dira gaur Nikaraguan. Urtero ospatzen omen dute 1979ko uztailaren 17an Somoza diktadoreak bertatik alde egin zuenetik. Ederra izan behar du halako egunak gogoratzeko aukera izateak, eta ederra izan behar du hainbeste santu eta santaren artean alaitasunari egun bat eskaintzeak. Ederra litzateke euskaldunok ere gure pozaren egun propioa izatea. Euskal Errepublika sortzen dugun egunari jarri diezaiokegu izen hori, edo euskara Euskal Herria osoan ofizial egiten dugun egunari, edo indarkeria matxistarik gabeko herria eraiki dugula ospatzeko egunari, edo kapitalismoari bizkarra eman genion egunari, edo urteko lehen egunari, edo udako solstizioari. Edozein egun izan daiteke ona pozari gorazarre egiteko.

Alegrantzia itzali egin zait, ordea, pentsatzen jarraitu ahala. Aberri egun bateraturik ez daukan aberrian nola izango dugu pozaren egun bat eta bakarra? Bakoitza bere eguna izendatzen saiatuko ginateke, eta besteen pozaren egunean muturtuta egongo ginateke. Ofizialki ere zaila dago: momentuz hiru administraziotan banatuta gauzkate, eta bakoitzak egingo luke bere ospakizuna bere egunean. Horrela ez dago gauzak pozarren egiterik. Hala ere, zerbaitek izan behar du lehenengo ospakizun bateratua eta nazionala, eta poza ez da aitzakia txarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.