Onintza Enbeita.
BIRA

Prekarizazioa

2022ko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Gauza interesgarri asko entzun eta irakurri ditut azken aldian sormenaren eta kulturaren prekarizazioaz. Zabaldu beharreko meloia izan da urte askotan euskaraz sortzen dugun langileon bizi baldintzen kontua. Jendeak pentsatzen du diru asko kobratzen dugula bertsolariek, musikariek, idazleek, margolariek... Are gehiago: inork ez du pentsatzen kulturari emana bizi dena langilea denik. Eta gure ibilerak prekario samarrak izaten dira askotan: ez ekonomikoki bakarrik.

Leku batera iristeko behar dugun orduari beste bat gehitu behar izaten diogu askotan, badakigulako ez dela inor gogoratuko aparkatzeko leku bat gordetzeaz. Eta gure denborak, beste guztienaren moduan, asko balio du. Oraindik ere mikrofonorik gabe kantatu behar izaten dugu tarteka, horrek hurrengo saioetarako eragin dezakeen kaltearekin. Askotan inor ezagutzen ez dugun lekura iristen gara eta inork ez digu harrerarik egiten; batez ere, instituzio handiek antolatzen dituzten saioetan. Kontu handiz manejatu behar izaten dugu gerria guretzat ez diren kable eta bafle artean, aulkiak jartzeko ere lekurik ez dagoen agertokietan. Oraintsu arte bazkari eta afarietako menuetan gure alergiarik ez da kabitu izan. Eta tratu egokia eskertzekoa den moduan, tratu desegokiak are gehiago prekarizatzen du gure lana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.