Onintza Enbeita.
BIRA

Karga

2020ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Pentsatzen duguna baino karga emozional handiagoa utzi behar digu berrogeialdiak. Batetik, maite izan duten norbait agurtu ezinda gelditu den jende hori guztia dago. Agian, Euskal Herrian ni baino jende gogorragoa egongo da, baina izugarria iruditzen zait norbait agurtu nahi eta ezina. Bestetik, adibidez, maitaleak daude. Erdi libre bizi garenean, polita da norbaiten bikote ofiziala barik bestea izatea, baina erdi preso gaudenean zer? Norbait hori bikote ofizialarekin dagoen bitartean, etxean daudenen burutik zer pasatuko da? Elkarrekin horrenbeste ordu sekula egin ez duten familiak asko dira. Orain ari dira elkar deskubritzen, eta batzuei ez zaie gustatzen ikusten ari direna. Beste askok ezingo dute berrogeialdiaren hasieran jaitsitako pertsiana berriro igo, eta euren ilusio guztia jarri duten denda, taberna edodena delakoa eskuetatik kendu dietela sentituko dute. Lanera derrigor joan behar izan dutenen amorrua ere kanalizatu beharko da. Bestalde, bat baino gehiago konturatuko ziren poteoan haiekin ateratzen diren lagunak gin-tonicaren izotzak bezain efimeroak direla, edo sare sozialetan dagoen jendea benetan ez dela existitzen.

Zer egingo dugu gero, orduan? Nora botako dugu gure barrura begiratzeko tartea hartu dugunean ikusi dugunetik gustatu ez zaiguna?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.