Onintza Enbeita.
BIRA

Zaleak

2019ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Munduaren beste puntatik etorritako jendea aurkitu izan du etxeko atarian. Ez da ulertzeko erraza muturreko zaletasun hori. Zein momentutan erabakitzen du batek aurreztuta dauzkan lau txakurrak hegaldi bakarrean xahutzea? Eta zein momentutan otutzen zaio hegaldi hori miresten duen musikari, kirolari, aktore edo modelo horren herrira joateko izango dela? Ez da ulertzeko erraza eta, aldi berean, ez da barre egiteko kontua.

Ingurukoekin haserre bizi gara, auzokoekin borrokan; geure bunkerretik begiratzen diogu munduari. Ez zaigu egiten dugun lana gustatzen eta hilabete amaieran soldata baino gehiago, susto bat hartzen dugu. Sexualitatea tabuz beteta bizi dugu: beti ari gara geure burua nonbait kokatu nahi eta ezinean. Bestelako mundua amesten dugu, baina egunero egiten dugu zerbait gure printzipioekin koherentea ez dena. Ez dugu nahi besteek esaten dutenak eragin diezagun, baina sare sozialetan etengabe ari gara egiten duguna besteei erakusten.

Eta azkenean, egun batean, hegaldi bat hartzen duzu miresten duzun pertsona horrek zure gabezia guztientzat konponbidea izango balu legez. Erridikulua dirudi, baina kirola hain sutsuki jarraitzen dutenek ere antzeko zerbait bilatzen dute: euren talde horrek pozen bat ematea astelehenak errazagoak izan daitezen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.