Onintza Enbeita.
BIRA

Harridura

2019ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Ingurua gurasoz eta irakaslez beteta daukat. Agian horregatik hitz egiten dugu hainbeste eskolaz opor garaian. Aldaketa orokorretan egongo da konponbidea: eraiki behar dugun guztiontzako eskola horretan. Bitartean, ordea, egungo sistemaren hutsuneak kasu partikularretan nabarmentzen dira. Umea eskolaz aldatu zuen lagun batek esan dit oraindik ere herrian ez diotela sinisten umeari gertatutakoa. Beste lagun baten umea jipoitu egin dute ikastolan. Beste bertsio bat ere badela esan dit beste lagun batek, baina umea hilabete bi egon da ikastolara joan gabe psikologoaren aholkua hala izan delako. Orain adoleszentzia gainditu berri duen neska batek kontatu zidan armairu barruan sartu zuela irakasleak indaba plater batekin; ea jaten zituen. Ez zuen inork ezer egin, harik eta arratsaldeko klasea ematera etorri zen irakasleak atera zuen arte. Lagun irakasle batek esan berri dit bajan egon dela hainbat hilabete ezin zuelako eskolarik eman ere egin egon den lekuan. Ikasleek sekulakoak egin dizkiote. Ez omen du sekula hain gaizki pasatu, baina eman dioten laguntza bakarra baja hartzeko gomendioa izan da. Zerbait oso gaizki egiten ari garela iruditzen zait. Garela, bai. Hezkuntzaren onak eta txarrak gizarte osoaren porrotak eta garaipenak baitira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.