Onintza Enbeita.
BIRA

Antsietatea

2020ko martxoaren 18a
00:00
Entzun
Hamabost egunean etxean egoteko esan digute. Lehen hogeita lau orduetan, hamar deialdi inguru iritsi dira: kanta dezagun halako orduan Txoriak Txori, irratian jarriko dute ez dakit ze ordutan Ikusi mendizaleak, zumba egiteko programa hau dago, euskaraz ikusteko dokumental hauek, irakurtzeko halako liburuak... telebista pizten dut informatiboak dauden aldiro, eta etengabe kontatzen digute etxean ondo egoteko zer formula darabiltzan jendeak: bizikleta estatikoa, korrika egiteko zinta, puntua egitea... eta diot nik: ez dakigu geure kabuz etxean egoten? Ez gara gai geuretzat eraiki dugun zulo txiki horretan eusteko?

Antsietatea sortu zaio jendeari. Kalera atera nahi dute denek; zerbait egin. Baina etxean ez dakigu zer egin. Eta neure buruari galdetzen diot ea jendeak zertarako hipotekatu duen bere bizitza guztia etxebizitza bat izateko, gero ez badaki bertan zer egin. Badakit kalera irteteko debekuan pentsatzea izugarria izan daitekeela, eta benetako antsietatea diagnostikatuta daukatenentzat egun gogorrak izango direla. Baina beste guztiak zer? Jende askoren kaleko bizitza kontsumoan oinarritzen da: irten, kontsumitu, etxera. Hausnartzeko garaia dugu hau. Kapitalismoak sortu dizkigun zenbait antsietate ezabatu genitzake: banan-banan eta kolektiboki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.