Onintza Enbeita.
BIRA

Gaur

2020ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Gaur uztailaren 23a da. Ez dakit nazioartean zerbaiten eguna ospatuko den gaur; ezta inoren urtebetetzea denik ere. Munduaren zabalean jende asko egongo da gaurko egunez jaio zena. Gehiago: gaur jaio diren, jaiotzen ari diren eta jaioko direnak ere asko izango dira. Baina nire tipularen lehen geruzan inork ez dit errietarik egin bere urte egunarekin haserretu naizelako. Egun arrunta da gaurkoa, eguen bat. Beste bat gehiago. Non ote daude pintxo-potearen aitzakian parranda latzak egiten genituen garai hura. Uztaila badoa, eta Izaro triste geldituko zen atzo alkateek bakarrik bisitatu zutelako. Lekutan daude garai bateko Madalenak. Ez dago jairik inon, ezin dute lasai ibili kalean, baina guztiaren errua gazteei botatzen ari dira. Lotsagabe eta errebelde izateko aukerarik ere ez zaie onartzen. Atzamarra luzatuta bizi da sistema; beti besteen erruaren bila. Gaur bezalako egun batez gauza asko gertatuko ziren munduan. Gaur bertan, gauza asko ariko dira gertatzen munduan. Albistegiek ez dute ia ezer esango, baina gaur ere mundua aldatzen ari da. Eta mundua aldatzen ari da lurraren azaleraren zabalean jende asko ari delako gauza txikiak egiten. Gaur, han eta hemen. Gu hemen eta beste batzuk han. Denok, mundu hobea eraikitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.