Onintza Enbeita.
BIRA

Kexatzea

2021eko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Errekaduak egitera joateak beldurra ematen du. Tabernak itxita daude, ogia erosteko euripean egin behar da ilara, kalean ez dabil ia inor, eta dabiltzanak etsita ikusten dira. Jende asko dago aldi baterako erregulazioan, edo langabeziara bidali dute edo ez diete lanik egiten uzten. Nahi dugun lekura joatea debekatu digute, eta askotan pentsatzen dut, beldurrik sartu ez baligute, aspaldi geunden kalean. Iazko martxotik hona, baina, shock egoeran jarraitzen dugu. Atzo azokara itzuli nintzen, eta tristura nabarmena zen giroan. Bezero gutxi eta saltzaileak falta.

Bitartean, asteburu honetan, telebistan ikusi dut komertziorako gune handiak kexu direla. Denda txikietara joaten omen da jendea afororik ez dutelako. Ez dakit zein herritan kendu duten edukieraren gaineko araudia, baina gurean, itxaron egin behar izaten da farmazietara sartzeko ere. Uler nezake egoera guztietan milioiak irabaztera ohituta dagoena kexatzea, baina telebistak horri lekua egitea? Batzuetan pentsatzen dut pantailaren alde banatan bizi garen biztanleak ez garela errealitate berean bizi, ze gaur eta hemen bizi denak badaki, sobera jakin ere, nortzuk ari diren bezerorik gabe gelditzen eta nortzuen irabaziek egin duten gora iazko martxotik hona.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.