Onintza Enbeita.
BIRA

Audizioak

2021eko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Kurtso amaiera bakoitzak dauka bere errituala. Esate baterako: musika eskolara doazen umeek audizioak egiten dituzte eta dantzakoek erakustaldiak. Umeak urduri egoten dira audizioetan, eta gurasoek ardura gehiago izaten dute grabazioan umearen merituan baino. Izurri garaia baino lehen joan izan nintzenetan, harritu egin nintzen. Ume batzuen kasuan familia oso-osoa joaten zen audiziora; aiton-amonak eta guzti. Beste batzuen kasuan, gurasoak, edo bietako bat; eta kasuren batean, inor ez. Hori bai, norbere umearen txanda amaitzen zenean, ospa egiten zuten gehienek.

Izurriak audizio batzuk bertan behera utzi ditu, baina zenbait kasutan normalean ahaztuta gelditzen direnenak mantendu dira bakarrik. Horrek berezi egin ditu, eta nik musikoterapiako ikasleen kontzertuan egoteko ohorea izan dut; Zornotzan. Ez dakit musikaz askorik, baina ilusioaz bai: eta halakorik ez dut aspaldian ikusi. Sentimenduz kantatu zuen bakoitzak bere kantua: norberak egiten duenari bihotza jarriz. Gizarteak sindromeren bat dutela esango du, jendeak barre egingo die, egiten dutenari garrantzia kenduko zaio, baina egiten dutena itzela da. Eta niri eskaini zizkidaten hamabost minutuak aspaldikorik onenak izan ziren. Halakoetan ohartzen naiz neu ere sentitzen nuena kantatzeko egin nintzela bertsolari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.