Onintza Enbeita.
BIRA

Goibelak

2022ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Ze tristea izaten den astelehen goiza jende gutxi dabilenean. Asteroko azokak badauka ukitu soziala. Iazko urtarrilean gorriz margotu zituzten inguruko herri gehienak, eta azoka jendez hustu egin zen. Aurtengo urtarrila gris hasi da, eta telebistak ez dakit zenbatgarren olatuaz hitz egiten jarraitzen duen. Bitartean, geuk egin behar dugu geure buruaren azterketa, konfinamendua eta osatzeko behar dena. Kalea berriro hustu da, eta halako astelehen hutsak goibelak dira.

Dena ez da dirua azokan, eta jenderik ez dabilenean inor ez da etortzen erosketak gordetzea eskatzeko, edo oporretan dagoela eta bisita egitera, edo indabak noiz erein behar dituen jakitera, edo nik dakit bada zertara! Kontua da halako bolada goibeletan jendea ez dela azokara hurbiltzen erostera, eta saltzera ere ez.

Mahai asko egon ziren atzo ere hutsik: gure aurreko ilara osoa, adibidez. Betiko artzainarengana ardi-esnetan etortzen den bezero batek galdetu zidan ea nori eros ziezaiokeen, ze ez duela dendakorik nahi. Poza ematen du jendearen konpromisoak eta elikagaiak erosteko gogoak. Beste batek ere esan zidan gogorik gabe atera zela etxetik, baina Gernikan gauza freskoak erosteko aukerarik onena astelehenetako azoka dela. Aukerarik onena esan zuen, eta astelehen goibelak ere gustatzen hasi zitzaizkidan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.