Onintza Enbeita.
BIRA

Obrak

2022ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Lehen aldiz joaten zaren lekuetan dena egiten zaizu berria. Ikusia duzu asfaltoa beste leku batzuetan ere; ikusi dituzu lorategiak, tabernak eta museoak ere lehenago, baina lehen aldiz joan zaren leku horretan berriak zaizkizu. Zuretzat ordura arte ikusi gabeak ziren, eta orain kontenplatu egin ditzakezu: gozatu. Itzultzen zaren lekuetan, ordea, dena zaizu desberdina. Ezer ez dago aurrekoan izan zineneko moduan: dena mugitu da, baita berdin jarraitzen duten gauzak ere. Hori izango da egungo hirien aldakortasunaren ondorio, baina geure aldakortasunarena ere bai. Aspaldi egon ez garen lekuari botatzen diogu erru guztia, baina gu aldatzeak aldatu egiten du gauzak ikusteko daukagun perspektiba.

2012an iritsi nintzen Madrileko Kongresura, eta lau urte egin nituen hirian bueltaka. Mila aldiz galdetu nion neure buruari Valle Inclanen ispiluak non egongo ote ziren, eta asteburu honetan aurkitu ditut. Hiria aldatuta ikusi dut, baina Alvarez Gato kalexka duela hamar urteko leku berean dago. Pentsatzen dut nahiz eta nire barruan galdera hori izan ez nuela galdetu ahots gora: beste zerbait garrantzitsuagora joan nintzen Madrilera. Orain ikusi egin ditut ispiluak, eta haietan begiratzeak erakutsi dit ez naizela duela hamar urteko Onintza hura. Ni ere aldiro obratan egoten naizela, hirien moduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.