Onintza Enbeita.
BIRA

Aholkuak

2023ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Azkenaldian aldatzen ari zait ingurukoen jokabidea. Adinagatik izango da agian, baina orain arte ni nintzen tarteka dietaren bat hasten zuena. Halakoetan askotan gertatu zaidan eszena izan da hau: lagunekin elkartu, dietaz galdetu, zer egin behar dudan kontatu eta aholku zaparrada hastea dena da bat. Nik entzun egin dut, beti: plater txikian janda nahikoa da, denetik jan behar da, ez zenioke ez dakit zer jateari utzi behar, alkohol apur batek ez dizu kalterik egingo, ez duzu hainbeste argaldu behar... nik entzun egin izan dut, beti. Kontua da orain mundu guztiak egiten duela dieta bereziren bat: alergiarik ez baina intolerantziaren bat daukalako, kirola egin nahi duelako, ez dakit nongo minarentzat ona delako... hori bai, inork ez du argaldu nahi, ustez. Argaltzea lodiok egin behar dugun gauza mediokrea da. Batzuetan esaten digute ondo gaudela eta irudiaren diktaduraz hitz egiten digute, eta hurrengoan pomeloa ona dela koipea erretzeko. Kontua da argaltzeko ez den arren dieta bereziak egiten dituen jendea ere argaldu egiten dela. Horretaz hitz egiten badiet, ordea, laster esaten didate analisiak ondo dituztela. Baita neuk ere, baina makinatxo bat aholku irentsi ditut zuen ustez hobeto sentitzeko derrigor argaldu behar izan dudalako.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.