Onintza Enbeita.
BIRA

Vuelta

2018ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Telebista ipini, eta inoiz ez bezala, Espainiako Txirrindulari Itzulia ikusten hasi naiz. Hor ikusi ditut Portugalete, Santurtzi, Bilbo... eta hasi dira parajearen ederra komentatzen: Bakio eta Watiorekin egindako txiste eskasa barne. Ezin dut jasan esaten ari diren guztia. Gure herriaz ari dira, baina eurena balitz bezala hitz egiten dute. Badakizue, «hemen Espainian» eta hori guztia.

Ezin diot itzuli honen antolakuntzari gehiago eskatu, ezin diet espainiar telebistetako kazetariei gehiago eskatu, baina barruan zerbait lehertu zait. Esaten ari dira Espainiako Itzulia dela turistei dei egiteko gidarik onena: airetik ateratako irudi zoragarriek erakusten omen dutelako herria. Eta hori esaten duten bitartean geure herria ikusten ari naiz telebistan: gurea, eurek eurena balitz bezala erakusten dutena.

Ez dakit nik turistentzako gida egokia izango den txirrindularien aitzakian munduari norbere bazterrak erakustea, baina argi daukadana da, berriz ere, argi utzi dutela gure herria eurenganatua dutela, zapaldua, azpiratua. Ez dago euskararen aipamenik, ez dago herri baten izena ondo esateko asmorik, ez dago errespeturik. Errespetu faltarik ere ez. Eta horixe da txarrena: geuretzat ere ia normala dela eurak hola entzutea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.