Onintza Enbeita.
BIRA

Hauteskundeak

2020ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
Nagituta harrapatu nau hauteskunde kanpainak. Batetik, ez dira betiko garai onenak; eta, bestetik, hemen beti berberek irabazten dute. Sinistu nahi nuke Zaldibarko zabortegian gertatuen ostean jendeak haserre jarraitzen duela. Pentsatu nahi nuke jendeari ez zaiola ahaztu oraindik lehendakariak egindako lehen agerraldia hauteskundeetara deitzeko izan zela, langileek zabor azpian jarraitzen zuten bitartean. Neure buruari esaten diot jendeak ez duela ahaztuko nola egon den ekonomia jendearen bizitzen gainetik. Ez naiz ni izango gure osasun sistemaren hutsuneak ikusi dituen bakarra. Medikuak eta erizainak babes neurririk gabe ibili dira lanean, baina Osasun sailburuak esan zigun edozertarako gertu geundela. Bitartean, AHTa eraikitzeko obsesio eroan ibili da Eusko Jaurlaritza, nahiz eta argi gelditu zaigun ez gaituela Europara eramango. Eta Zubietan arrainak hil dira. Eta teknikariak ezin izan ziren ordu batzuk pasatu arte errekara sartu.

Ordea, errealitateak esaten dit jendeari berdin diola, ez duela gogoratu nahi. Ondo bizi nahi dugu, buruko minik gabe. Baina uste dut etxetik atera orduko ahaztu egin zaigula ondo bizitzea ez dela guk pentsatzen genuen hori. Ondo bizitzeko, ez dago langileak lurperatu edo abiadura handiaren izenean baserriak bota beharrik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.