Onintza Enbeita.
BIRA

Emozioak

2021eko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
Argi dago egoera berdinek eragin desberdina dutela bakoitzarengan. Bertsotan hasi ginenean denok genuen antzerako adina eta denok ibili ginen plaza beretan, baina gertaerek ez gintuzten berdin zeharkatu. Antzera gertatu zitzaigun politikan ere: beste guztiekin batera ibili arren, denok elkarren lagunak izan arren, banuen zenbait egoera bestela bizi nituen sentipena. Ez da hain desberdina maitasun edo sexu harremanek denboran irauten dutenean gertatzen zaiguna: batek mina eta besteak ezaxola erakuts ditzake egoera bakarraren aurrean. Leku eta une berean egonda ere, ez baititugu leku eta momentuak berdin bizi. Zera konplikatua da gizakia. Izan ere, beste animaliek antzera erreakzionatzen dute arriskuaren aurrean, adibidez; guk ez, ordea. Guk arriskua ere ez dugu guztiok leku berean ikusten.Gauza berak sentimendu ezberdinak sortzen dizkigu bakoitzari, eta gauza desberdinek sentimendu berera eraman gaitzakete gutako asko.

Denborarekin ikasi dut nirekin egoera bat konpartitu duten guztiek ez dituztela nire sentimendu berak garatu. Eta aldi berean, nahi nuke haiek ere uler dezaten ezin dizkidatela momentu horretan izandako emozioak ukatu. Errealak bezain irrazionalak, benetakoak bezain esajeratuak baitira gutako bakoitzaren emozioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.