Onintza Enbeita.
BIRA

Herriak

2021eko irailaren 10a
00:00
Entzun
Batzuetan pentsatzen dut ez dagoela desberdintasun handirik Muxika eta Arnedilloren edo Ea eta Cadaquesen artean. Mila herriren izenak eman nitzake, eta gehienetan, antzerako elementuak errepikatzen dira. Ez mundu guztian, jakina, baina bai mundu okzidentala deitzen zaion zati horretan. Ia herri guztiek daukate tenplu erlijiosoa; gure kasuan, eliza. Pixka bat begiratuz gero, gehienetan elizaren inguruan izaten da enparantzaren bat, edo herriko plaza bera. Herriak taberna edo dendaren bat badu, haren aurrean ordu erdi egotea nahikoa da, herri guztietan ozpinduren bat badela jakiteko. Herri guztia agurtzen duen jende atseginegiaren ondoan, beti dago guztiak kalte egiten dionen bat. Eta tartean jende normala deitzen zaiona.

Noski, berezitasunak ere badira: itsasoa, basoa, gaztelua, erreka, terma naturalak, dorretxea... Eta horiei begiratu gabe ibili den jendearen ondoan bizi da ezer ez dagoen lekuan negozioa ikusi duena. Herri guztietan dago norbait lehenengo hotela zabaldu zuena edo neberan jartzeko lehen imana saldu zuena. Enprendedoreak deitzen zaie garaiotan: parlamentarioak deitzen zien Gernikako gizon jakintsu batek. Agintean dagoena dagoela, harekin bat egiten duen jendea da. Eta behar dutenean beti izaten dute kobratzeko mesederen bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.