Onintza Enbeita.
BIRA

Argazkiak

2018ko urriaren 3a
00:00
Entzun
ETA garaitu izana ospatu dute Madrilen. Irabaztea eta galtzea beti dira gauza erlatiboak, baina hemen, bakoitzak bere papera jokatzen du hauteskundeetara begira. Alderdiek, gobernuek edo estatu egiturek baloratu egin behar dute zer lehenesten duten: konponbidea edo sektore jakin batzuen isiltasuna. Bakoitzak badakigu non gauden eta non egon ginen gauza bakoitza gertatu zenean, eta elkarbizitza deitzen dioten hori iritsiko bada, bakoitzak egin beharko dugu ariketa intimoa bere buruarekin. Beste guztia, zoritxarrez, diskurtso merkeetan galtzen ari da, eta ni neu, behintzat, nazkatu egin naiz. Horregatik erreparatzen dut gehiago argazkietan diskurtsoetan baino.

Lehen lerroan eserita daudenek publiko guztia lausotzen dute askotan, baina argazkiak lehen lerroari egiten zaizkio batez ere. Biktimen memoriari eusteaz hitz egin zuten Madrileko ekitaldi horretan atrilera hurbildu zirenek. Han, lehen lerroan, bazegoen biktimez asko dakien norbait. Ile zuriek ere ezin dute gainean daraman ixa erraldoia ezkutatu, eta irudipena daukat argazki hartan, diskurtsoetan biktimatzat onartu ez dituzten biktima guztiak agertu direla. Eta penagarria da haren alboan, halako ekitaldi batean, Baionan eta Kanbon egon ezin izan zen politikari euskalduna egotea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.