Onintza Enbeita.
BIRA

Askatu

2018ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Gauzak pilatzeko joera daukat. Botatzeak pena ematen dit eta gorde egiten ditut balio sentimentala itsatsi diedan gauzak. Gauzak ezin dira maitatu, baina halako lotura absurdo bat eraikitzen dut gauzekin. Kutxa batean daukat aitonaren jaka marroia; gordeta daukat belarritakoak gordetzeko lagunek oparitu zidaten kaxatxoa; hildako lagunaren azken mezua ere badaukat; Gernikako umeek Mari Domingi nintzenean emandako gutun batzuk daude ganbaran; Negu Gorriak-en lehen kasetea apalategi batean... noizbait balio izango didatelakoan gordetzen ditut egun batean asko gustatu zitzaidan berokia, Mexikotik ekarritako jertse zuria, Erroman erositako eraztuna... Berdin du orain ez baditut erabiltzen: egunen batean balio dezakete. Eta armairu guztiak txiki gelditzen ari zaizkit etxea museo bilakatu ahala.

Udazkenak ideia bat eman dit aurten. Aspaldi harrapatu behar nion indirekta, baina despistatuta ibili naiz urteetan. Natura biluzten ausartzen bada, udan bildutako hosto eta loreak askatzeko prest badago,neu ere bai. Bota edo oparitu, behar duenari eman zein ilusioa egingo dionari pilotapasatu, eta gauzak askatu. Gauzak askatu eta, bide batez, norbere motxilari ere pisua kendu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.