Onintza Enbeita.
BIRA

Jendea

2018ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Jendea ez da beti guk espero dugun bezain atsegina izaten. Beste gauza bat dira pertsonak: banan-banan hartuta, entzunda, ukituta, usainduta, pertsona izugarriak ezagutu ditut. Eta ez, ez da kontraesana pertsonak maite dituenak jendea ez maitatzea. Jendea multzoa da beti. Jendea esaten dugunean taldeaz ari gara: taldea, kuadrilla, familia, tribua edo manifestazioa. Eta elkarrekin goazenean, aldatu egiten gara.

Harria inoren teilatura bota gabe, neu ere aldatu egiten naiz taldean. Batzuetan, pentsatzeko gogorik ez dudanean, nagoen talde horrek egiten duena egiten dut ezer zalantzan jarri gabe. Beste batzuetan, halako talde baten kide izan nahi izan dut sortzen ari direna ederra iruditu zaidalako. Inoiz taldeari ihesean ere ibili naiz, lotsaz.

Eta hori gertatzen zait jendearekin. Jendeak, masan, idoloak sortzen ditu. Gero atzamar batek erregea biluzik dagoela seinalatzen du, eta masak hondoratu egiten du lehen eraiki duen idoloa. Jendeak ez du onartzen, baina janari arina kontsumitzen du, telezaborra ikusten du eta, modara joatearren, gustatzen ez zaizkion gauzak janzten ditu. Jendeak eskuin muturrari ematen dio botoa eta futbola ikustera joaten da igandero.

Jende talde guztietan daude halakoak ez diren pertsonak, baina elkarrekin doazenean zaila da salbuespenak ikustea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.