Onintza Enbeita.
BIRA

Atzetzea

2019ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Maitasun handiz, baina alferrik gordeta ditugun gauzak botatzea: desapegoa, arroztea, atzetzea, aldentzea. Ez da erraza. Aste bi inguru daramatzat antsietate betean. Bizi izan naizen etxe guztietara eraman dut Olentzerok duela mende bi ekarritako hartza, eta orain ere eskuetara itsatsi egiten zait. Argalago nengoenean izugarri dotore ikusten nuen neure burua jaka honekin. Praka hauek ez ditut sekula ondo izan. Baina argalduko banintz? Ez. Argalduko bazina, morena, beste batzuk erosiko zenituzke. Ez dakit zenbat kanpainatako pinak eta txapak dauden kutxa itsusi honetan. Bilduma egiten duzu? Ez, baina botatzeak pena ematen dit. Arnasa hartu, eta Internetean sartu naiz bildumagileen bila: norbaiti ondo etorri lekizkioke. Zapata merke horiek erosi nituenetik ditut estu: ezin ditut pauso bi baino gehiago eman haien gainean. Ahizpak eraman ditu. Amak eraman ditu. Beste ahizpak eraman ditu. Eta oraindik gauzak daude kutxetan. Zertarako nahi dituzu egutegi hauek? Ezertarako ere ez, baina gure historia gordetzen dute. Buruz kontatzeko gai zara, baina, hauetan dagoen guztia! Bada, horrexegatik ari naiz kutxak irekitzen: kostata bada ere, ikasi egin dudalako memorian gordetzen dudan guztia frogatzen duen euskarri fisikorik ez dudala behar. Garrantzitsuena aldean daramat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.