Onintza Enbeita.
BIRA

Proposamenak

2020ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Temoso jarri da: joateko eta joateko berarekin tabernara. Ez neukan gogorik ez kafea hartzeko, ez berarekin egoteko. Azokako postua atenditzen nahikoa lan daukadala esan diot. Postua apur batean bakarrik uzteko esan dit. Argi utzi diot neure mahaian zer egingo dudan neuk erabakiko dudala. Hogei minutu baino gehiago egin ditu hantxe geldi, postuaren aurrean, neuk baietz noiz esango. Luze egin zaizkit. Azkenean, orduko bost euro eskaini dizkio nire alboko emakumeari ni berarekin noan bitartean nire postua zain dezan. Hor erpeak atera ditut: joan edo ez joan, neuk pentsatuko dudala esan diot bere euroak gorabehera. Une oro saiatu naiz nerbioak ez galtzen, eta gogoratu naiz nola etorri zitzaidan behinola beste bat 200 euro emateko prest, postua jaso eta berarekin joatearen truke. Eta beste batek esan zidan telebistan lodiago ematen dudala, baina heltzeko moduko gerria daukadala.

Denak dira gizonak, helduak, alargunak edo solteroak. Denak hurbiltzen zaizkit azokan: ustez, baserritar gixajoak diru bila joaten diren lekuan. Denek bilatzen dute aitzakiaren bat dirua mahai gainean jartzeko, bost euro miserable badira ere. Eta behin eta berriro gogorarazten didate klasearen eta generoaren arabera, egoera nazkagarriak jasan behar direla oraindik ere gure oasi zikin honetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.