Onintza Enbeita.
BIRA

Zaldibar

2020ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Amiantoak kalte egiten duena badakigu. Demagun, etxean izan duzula amiantozko zerbait. Zerbitzu berezia eskatu behar duzu kentzeko eta sekulako babes neurriekin batzen dute ez dadin desegin eta zabaldu. Eta gero zer da kontua? Bada, hor bota dezaketela zuri batutakoa inongo babes neurririk gabeko bazter batean.

Gorpu bi ez dira ez asko ez gutxi: dira gorpu bi. Eta bizi izan diren denboran familia izan dute, lagunak, maitaleak, ezagunak, maite izan duten jendea eta maite izan dituen jendea. Luzeegi doa denbora Zaldibarren, eta astiroegi falta diren langile bien etxeetan.

Gure hondakinen kudeaketaz eztabaidatu nahi zuen jende asko zegoen garai batean hemen. Atez atekoa inposatu izana salatu eta herri galdeketak proposatu zituzten. Gero erraustegi bat egingo zutela esan zuten, eta zabor poltsak kendu egin zituzten leihoetatik. Agintari batek esan zuen hauteskundeen emaitzek argi utzi zutela gipuzkoarrak ados daudela erraustegia eraikitzearekin.

Eta zaldibartarrak? Zaldibartarrak ados egon ziren zabortegia han zabaltzearekin? Ados egon ziren baimenik gabeko hondakinak han botatzearekin? Eta besteok? Beste euskal herritarrok ados gaude zaborraren kudeaketa pribatizatzearekin?

Galdera asko dira, baina erantzunek berdin dute. Honezkero, albistegietan dozena bigarren notizia da Zaldibar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.