Onintza Enbeita.
BIRA

Txikiak

2020ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Aste hauetan ezin ditut burutik kendu Maider, Bego, Iratxe eta Edoia, Naiara eta Fernan, Mirari, Julene eta Marisa, Consuelo, Idoia, Jon, Maite eta orain akordatzen ez zaizkidan beste asko. Lanerako aukerarik gabe gelditu dira. Komertzio txikiak dituzte batzuek, etxez etxeko langileak dira besteak eta baserritik bizimodua ateratzen dute zenbaitek. Hasieran, hamabost egun egingo zituzten lanik gabe, diru sarrerarik gabe. Orain inork ez daki noiz arte egongo diren horrela. Gastuek hor jarraitzen dute, ordea: alokairua, hipotekak, autonomoak... bitartean gure inguruko jendea Internetez edo janari saltoki handietan inoiz baino gehiago erosten ari da. Erosi eta erosi: behar ditugun gauzak zein behar ez ditugunak. Ez naiz inor, inori erosi behar duenaz eta ez duenaz sermoirik botatzeko, baina kartzelaldia hausnartzeko baliatu behar genuke. Nori ematen diogu dirua txikiari erosten diogunean? Zer babesten dugu handiari erosten diogunean? Nortzuk dira zoritxarreko pandemia honetan aberasteko aukerak dituzten bakarrak? Zer egin behar dute txikiek pertsiana gora jasotzen dutenean eroslerik ez badute? Zergatik da susmagarriagoa gure alboko baserriko uhaza bat supermerkatu batekoa baino? Erantzunak denok dakizkigu, eta garrantzitsuagoa dena: galderak aldatzeagure eskuetan dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.