Onintza Enbeita.
BIRA

Binarismoaz

2020ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Aspaldi esan zigun Simone de Beauvoirrek ez ginela emakume jaiotzen; emakume egin egiten garela. Ordutik hona asko idatzi da generoaz, genitalez, gizonez, emakumeez, sozializazioaren eraginaz, transexualitateaz... ez gaude behar genukeen tokian, baina gaur egun badakigu ditugun genitalak ditugula, gizon zein emakume izan gaitezkeela. Hau da, inguruak arautzen duela nolakoak diren gizonak eta nolakoak andreak, ez dagoela ezer jaio aurretikorik. Gehiago oraindik, denborak erakutsi digu sistema kapitalistak iraungo badu binarismoari esker iraungo duela.

Bat-batean, ordea, telefonorako aplikazio batek argitu digu gehiegi konplikatu garela orain arte. Aplikazio horrek gizonak andre eta andreak gizon bihurtzen ditu argazkietan oinarrituta. Sarean dabiltzan argazkiak ikusita, nire galdera da ea ile luzeak egiten gaituen emakume edo bizarrak gizon. Izan ere, programa horrek emakume edo gizon izateko modu bakarra ulertzen du, eta nire ile orrazkera, esate baterako, gizonena da. Edo bibotea badut, gizona naiz derrigor, nahiz eta ni emakume sentitu. Gaitz erdi, hala ere, ez baitu inork genitalen argazkirik igo sareetara programaren galbahetik pasatu eta gero. Ze ikusitakoak ikusita, pentsatzekoa da aplikazio horrentzat gizonek bakarrik dutela zakila, eta emakumeek bakarrik alua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.