Onintza Enbeita.
BIRA

Herrian

2020ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Mugak kentzearen garrantziaz hitz egiten zigutenek herriak mugatu dizkigute. Gure herria non amaitzen den eta albokoa bizi dena non hasten den ahaztu zaiona dagoela lasai: laster gogoraraziko diote isunen poderioz. Ekonomiari egiten eta pasatzen uzten diotenek ez baitute gauza bera egin nahi gizakiekin. Merkantzia hara eta hona dabil, dirua guk ez dakigun laino batean doa, eta gu ezin gara gure herritik atera beharrezkoa ez bada. Eta nork dio zer den beharrezkoa eta zer ez? Mercadonan janari prefabrikatua erosi nahi badut, edo Eroskiko urdaiazpikoa jan nahi badut, edo Lidleko ogia jateko antojua badaukat, edo Aldiko fruitu lehorrak edo Diako xaboia nahi baditut, ez omen daukat Gernikara joateko arazorik. Bereziki maite dudan norbait momentu zail bat pasatzen ari bada ordea, ezingo dut gure herriko munarria salto hari besarkada bat emateko. Gure aitona-amonak, inguruko norbaiten gurasoak edo, besterik gabe, maite dudan adineko pertsonaren bat Muxika ez den herri bateko erresidentzian izango banu, ezingo nuke ikustera joan.

Hara hor mundu kapitalistaren kontsigna berria: eraiki ezazu zure burbuila. Eta apurtu behar baduzu, izan dadila kontsumitzeko. Eta kontsumitzen baduzu, kontsumitu guri irabazirik gehien emango dizkiguten gauzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.