Onintza Enbeita.
BIRA

Kuba eta hau

2021eko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Badirudi zenbaiti ederto etorri zaiola kubatarrak protestara ateratzea. Kubari buruz esaten diren gezurrak berretsi egin direla ematen du: esaten genuen guk han ez zegoela demokraziarik, Kuban gosea dago... orain artekoarekin nahikoa ez, eta hor ari dira orain, errifatzeko garbitu diren oilaskoak bailiran, plaza publikoaren erditik publikoaritxaloak eskatzen.

Kubako gobernuak ez zuen beti dena ondo egingo eta jendeak beti dauka protestarako eskubidea, baina Kuba eta gu konparatzeko ohitura hori ez genioke onartu behar geure buruari. Kubari buruz astakeriak esaten dituztenekjakin nahi ez badute ere, hemen torturatu egiten da. Aste honetan kontakizun berri bi jaso ditugu. Demokrata berrien eta betiko faxisten hiriburuan, Madrilen, lau seme-alaba eta ama etxetik kanporatu dituzte langileen auzo batean. Gure umeen lagun askok ikasketa prozesua eten behar izaten dute etxean ez dagoelako dirurik, eta betaurreko batzuk erosteak hilabete oso bateko bizitza soziala izorra diezazuke.

Kuban ez dute nahi adina dirurik izango, baina bakoitzaren bizitzak badauka zentzua. Hemen ia ezerk ez dauka zentzurik eta itxuran erakusten duguna baino askoz ere diru gutxiago daukagu. Ez genuke gere burua haiekin konparatu behar: konparazioak nazkagarriak dira, eta asko daukagu galtzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.