Onintza Enbeita.
BIRA

Oporrak

2019ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Gu oporretan geunden. Ardo bana eskatu eta jateko zerbait atera ziguten. Gizon bat etorri zitzaigun diru eske. Gose zela esan zigun. Nik dirua eman nion. Eztabaida bizian hasi ginen. Ez dakit zein momentutan igo genuen bolumena, baina gogor genbiltzan. Ia denak neure kontra. Ez zigulako egia esan, ez zuelako jatekorik erosiko, jonkia zelako, ez nuelako ezer konponduko dirua emanda. Horrenbeste neuk ere badakit, esan nien haserre. Eta esan nien banekiela ez zuela janaririk erosiko, baina nik emandako diruarekin heroina lortzen bazuen zati baterako bakea izango zuela, eta gutako edonor erori daitekeela adikzioetan, eta nik ezin dudala munduko gosea konpondu, baina ezin diodala ardo on bat edaten ari naizenean dena kendu diotenari begietara begiratu errudun sentitu gabe. Isiltasuna. Berriro hasi ginen oinez, eta arkupedun kale batetik pasatu ginen. Kartoizko oheak jartzen ari ziren arkupean, eta boluntarioak-edo ziren gazte batzuk ari ziren kafe beroa banatzen. Boluntario haiek ere ez zuten gizon-emakume haien guztien bizitza konponduko, baina lanean ari ziren.

Kapitalismoak derrigor behar du jende hori kalean beste batzuk ondo bizitzeko. Kontua da ea zer egin dezakegun sistema kriminal hau errotik aldatu bitartean, errukian erori gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.