Onintza Enbeita.
BIRA

Trofeoak

2019ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Zer esatea nahi duzue? Min handia ematen du arrazoi bat edo besterengatik estimatzen duzun pertsona bat trofeo bat balitz bezala darabiltela ikusteak. Egindakoak ordaindu egin behar dituela diote batzuek, baita epaituta eta frogatuta ez dauden kasuetan ere. Beste batzuek, ordea, bakeari eta elkarbizitzari egindako ekarpena azpimarratu dute. Balorazio politikoak eta politikoki zuzenak egiten abilak gara hemen. Politikoki zuzenak: bakoitzak bere publikoaren neurrira eginak. Bitartean, ospitaleak, tratamendua, gaixotasuna... eta halako hitzak iltzatu dira jende askoren barruan. Zer esanik ez, pertsona bat hauteskunde kanpaina bihurtu dutela usaintzeak amorrua ere ematen du.

Norbaitek trofeo bat behar zuen bere publikoaren aurrean luzitzeko. Epika handiz kontatu digute zein zaila izan den ospitalera bidean zihoan gizon bat atxilotzea. Joan diren dozena bat urteetan nazioarteko ez dakit zenbat erakunderen begiradapean Espainiako Gobernuaren aurrean eseri den gizona aurkitzea ez ei da erraza izan.

Trofeoak hautsak hartzen ditu, eta herriak titularrak baino zerbait gehiago behar du elkarbizitza deitutako egoera horretara helduko bada. Bitartean kartzela eta gaixoaldia nahastuko dira lehendik ere nahikoa sufritu arren, begiratu nahi ez duzuen etxeren batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.