Onintza Enbeita.
BIRA

Gauza xumeak

2020ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Josu Muguruza hil zutenean hamar urte baino ez nituen. Gurean mugimendu handia eragin zuen: beldurra, manifestazioak, haserrea… Familia osoa joan zen haren agurrera, baina ulertzekoa denez, ni ez ninduten eraman. Gerora, behin eta berriro ikusi ditut irudiak: hilkutxa sorbaldetan hartuta HBko buruzagiak, Kongresuan Jon Idigorasek egindako diskurtsoa, haren hautsak Amaiurren bota zituzteneko argazkia… Hori dena, baina, denborarekin eraikidudan zerbait izan da. Momentutik daukadan akordua beste bat da.Lotsa ere ematen dit esateak, baina Josu Muguruzaren hilketatik gelditu zaidan oroitzapena da izeko Pilik sekulako kaparrada eman zigula Ez da posible kantuarekin. Haren omenaldian kantatu omen zuen Ruper Ordorikak, eta gure izebak behin eta berriro kantatu zigun batzuk nazkatu eta besteokOrdorikaren fan egin ginen arte.

Eta pentsatzen dut gauza xumeekin eraikitzen dugula gure memoria partikularra. Beste gauza bat da memoria kolektiboa. Pertsonak eta gertaerek ez dizkigute gauza berdinak iradokitzen batzuei eta besteei. Baina memoria kolektibotik harantzago, gustatzen zait pentsatzea egongo dela zerbait berezia, xumea, bakana familiarentzat eta lagunentzat. Ni aitita Balendinek jaka urdinaren barruko poltsikotik ateratzen zituen patata zorroez akordatzen naiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.