Onintza Enbeita.

Nahikoa

2021eko urriaren 20a
00:00
Entzun
Inoiz ez da nahikoa izango. EH Bilduk eta Sortuk egin duten adierazpenak ez die balio betikoei. Aitortzen dut emozionalki ez nagoela bozkatzen dudan eta inoiz publikoki ordezkatu dudan alderdia dagoen lekuan. Sentitzen dut. Ulertzen dut eragile politikoek, hala diren neurrian, zenbait gauza egin beharra, baina pertsonalki gauza asko ditut digeritu gabe. Ez da ezer gertatzen: ni ez naiz bat baino, Euskal Herrian bizi diren milioien artean.

Hala ere grazia egin didate erreakzioekin harritu direnek. Batzuetan iruditzen zait urteetako sufrimenduak ez digula ezer erakutsi. Hitz egin ahal izateko lehenengo baldintza ETAk armak uztea zela esaten zutenak gezurretan ari ziren. Ez dute sekula Euskal Herria nazio burujabe gisa ulertzen dugunokin berbarik egin nahi izan. Nahi dutena da guk onartzea gatazka armatua baino askoz zaharragoa den eta oraindik irauten duen gatazka politikoa asmatu egin dugula. Orduan izango da nahikoa haientzat: guk gure izatea ukatzen dugunean. Bitartean, kondenatu, gaitzetsi eta ez dakit zenbat gauza egin beharko dugun indarkeria bat ala beste. Funtsean, ordea, arazoa da ETAren sorreran izan ziren arrazoiek hortxe jarraitzen dutela: gure herriak zapalduta jarraitzen du, eta hori onartzen badute, honetan guztian daukaten ardura onartu egin beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.