Onintza Enbeita.
BIRA

Hispanitatea

2018ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Garitan odola: gorria eta horia. Armarriak eta zauriak pozoiaren iturri. Barkamena eta ahaztura, herri langileak eta ume txiroak. Lurraren alde honetan historia harriak erortzen diren moduan erori zen. Leialtasuna hilarriei: harri sakratuak. Jainkoa ez zen negar egiteraino iritsi, eta itsasoa lozorroan geratu zen inoren seme-alaben oinetan. Heriotza bizitzaren kontra, desagertutako herri baten loria. Batzuen hasiera izan zen besteen amaiera. Loreak sortu ziren iluntasunean: iraultzak hemen eta han. Asko falta zaizkigun arren, esan dezakegu inork ez zuela inoiz zuri oinetan muxu ematerik pentsatu.

Horrela kantatzen zuen Mercedes Sosak gaurko egunez osparazi nahi diguten inbasioa. Agian, jende berdinak antolatutakoa delako edo, baina ez zait hitz hoberik bururatzen gure herriaren zapalkuntza esplikatzeko ere. Inbutu bidez irentsarazi nahi izan diguten bandera horia eta gorria, besteontzat sekula iristen ez den haien Jainkoaren onberatasuna, eurek idatzi izanaren poderioz gainetik kendu ezinezko harlauza bihurtu zaigun historia ofiziala, mareak ekarri eta eramaten dituen hildakoak; baina batez ere, bostehun urteren ostean ere, inperioaren oinetan muxu emateko ideia urrunik ere ez izatea. Horixe daHispanitatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.