Onintza Enbeita.
BIRA

Ekarpena

2018ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Turismoak diru ekarpen handia egiten digula esaten dute eta ekitaldi berezi bakoitzaren ostean zenbaki handiak botatzen dituzte prentsaurrekoetan: ez dakit zenbat milioi euro iritsi diren Euskal Herrira udan, edo iazko udan baino hiru aldiz diru gehiago bildu dira halako jaialdiaren harira. Gehienetan zifra izugarriak izaten dira, eta ekarpen ekonomikoa benetakoa eta ona izan dela ematen du.

Kontua da dirua ez dela denongana iristen. Argitaratzen dituzten kopuruak orokorrak dira. Ez dakit zeren arabera banatuko duten gero dirua, baina gutxiri asko eta askori gutxi heltzen zaie. Esate baterako, ez da denbora askorik pasatu Bilbon MTV sariak eman zirela. Badakigu jende asko hurbildu zela haraino gala hori eta haren aitzakian antolatutako kontzertua ikustera. Jende guzti horretatik zati handi batek hotelak hartu zituen Bizkaiko hiriburuan, eta kalkulu orokor batean ondorio hau aterako dute batzuek: hainbeste mila euroko ekarpena egin die MTV galak Bilboko hotelei.

Baina, hotel horietako gelak garbitzen ibili direnei urrun gelditzen zaizkie milaka euro horiek. Jakin dugunez, zenbait hoteletan, euro bi eta erdi ordaintzen diete orduko garbitzaileei; baita MTVaren aitzakian prezioak biderkatu egin dituztenean ere. Broma txar bat dirudi, baina errealitate gordina hauxe da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.