Onintza Enbeita.
BIRA

Deia

2018ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Halako batean, ordenagailu ondoan nagoela, gorde gabeko zenbaki ezagun bat ikusi dut: bera da.Zorionak bihotza, zenbat poztu naizen! Ai, ze behar neukan poz hau zurekin konpartitzeko. Idatzi edo deitu behar nizun animoak emateko ere, baina... zaude isilik! Nik badakit egiten ditudan gauza guztietan zaudela. Abarkasi deitu nion, baina zuek beti zaudetenez hor, ahaztu egiten zaigu zuek ere meritua baduzuela. Ondo egin zenuen. Aizu, zure izena esan zutenean zer? Zuri-beltzeko argazki mordoa pasatu zitzaizkidan burutik, eta hor azaltzen ginen biok hamasei urterekin, Izurtzako Santa Agedan, mundua nola jan diseinatzen. Onin, urte bi baino gutxiago gelditzen zaizkit. Ze ondo! Hamasei urte genituenean pendiente utzitako zati guztiak jango dizkiogu munduari, ze amestea ezin digu inork ukatu. Bai, hasita nago neure burua hemendik kanpo imajinatzen, badakit hauek nolakoak diren, baina ezin dut saihestu. Zuk egin amets lasai, neska. Nori eskatu behar diozu orain horretarako baimena?

Utzi egin behar zaitut. Liburuak heldu zaizkizu? Bai. Gotzonena segidan bentilatu nuen. Aizu, astiro, bestela ez daukat berriak bidaltzeko astirik. Urtarrilean egongo gara. Maite zaitut.

Telefonoa eskegi, zeruari begiratu, eta pentsatu: ez, gure maitasuna oraindik ez dago preso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.