Onintza Enbeita.
BIRA

Erabakitzeaz

2020ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Madrilen geunden. Indarkeriaren biktima oro eroso egoteko moduko lekua eta hitzaldia antolatu zituzten San Carlos Borromeoko lagunek, baina espero ez genuen elementu bat sartu zen aretora: Jose Amedo. Sartu baino lehen, telebista kameren aurrean, hitz hutsal batzuk bota zituen; barruan ez zuen hitzik hartu. Hala hobe. Rosa Rodero, Carmen Galdeano, Pili Zabala eta Axun Lasa izan ziren mahai inguruan (beste batzuen artean). Beti egin zait bereziki gogorra Lasa eta Zabalaren kasua: baita orduan ere. Bahitu, hilabete luzeetan torturatu eta, haien hilobia zulatu arazi eta gero, hil egin zituzten. Errelatoaren edozein zirrikitutatik begiratzen dugula ere, ez dakit hain kasu ankerrik baden.

Bereziki hunkitu ninduen Asun Lasaren hitzaldiak. Ez kontatu zuenak bakarrik, amaieran gehitu zuen esaldiak baino: «Eta hori guztia hala gertatu zen, norbaitek hala gerta zedila erabaki zuelako».

Harrezkero, ezinbestean gogoratzen naiz Asunekin urriaren erdi honetan. Eta pentsatzen dut zelako gauzak erabaki diren herri honetan, eta gero eta argiago daukat garrantzitsua izango dela erabaki horiek non eta nork hartu zituen argitzea. Hemen erabaki politikoz eta politikoen erabakiz hil baita. Eta hori onartzeak barkamenari eta kondenari edukia emango lieke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.