Onintza Enbeita.
BIRA

Animaliak

2021eko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Garai honetan txerria hiltzen zuten baserritarrek aspaldi. Uler dezagun gure baserrietan txerriak zeukan garrantziak eta orain nahi dugunean nahi duguna jatearen izenean txorizoa jateak ez daukatela zerikusirik. Nik denetarik jaten dut, baina badakit behar duguna baino okela gehiago jaten dugula. Eta badakit produzitzen den haragiaren zati handi bat alferrik galtzeko dela. Elikagaiak ekoizteko eredu hau basatia da, eta ezin dio bere buruari eutsi. Hemen ekoizten den okela kanpoan saltzen da, eta hona kanpotik ekartzen dute, eta bidean ez dakit zenbat botako duten zaborrontzietara jan orduko iraungi egin delako. Eta alferrik galduko den okela hori ez ekoizteaz hitz egin beharrean, behiak porlanezko pabiloi handietan lotzen ditugu katez, haientzat behar ditugun larreetan etxeak, autobideak edo trenbideak eraikitzen ditugun bitartean. Eta txerriak kaioletan hazten dira edozelan hil eta edozelan prozesatzeko gero. Lehen, bolada luze baterako janaria zen txerria, eta orain, kartara eskatutako atalak jaten ditugu eta bestearekin auskalo zer egiten duten.

Nik ez dut animalien hilketarik aldarrikatuko, baina haragia jateko modu bakarra ez da animaliak geure buruarentzat sortu dugun kate zoro honetan sartzea. Ingurura begiratu behar genuke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.