andoni egana

Ilunabarrez

2021eko urriaren 20a
00:00
Entzun
Terrazako mahaiak lepo zeuden. Guraso batzuk eserita, aitak eta amak nahasian. Aita batzuk eta ama batzuk zutik, txirrista eta kolunpioetatik gertu, umerik txikienen zaintzan, tarteka mahaietara etorri eta nork bere katilutik zurrutadaren bat eginez. Bakarrik zegoen bakarra zelako ohartu zen haurren artean istiluren bat sortu zela.

Ume bat negarrez itzuli zenjolaslekutik gurasoen mahaira. Jo egin zuela halakok, zioen zotinka. Halako-ren aita, bere umeak barrabaskeria egin zuela jabetu zenean, zutitu eta umearen bila joan zen. Errieta egin zion lehenik. Eta gero, eskumuturretik heldu eta arrastaka, artean negarrez ari zen haurrarengana ekarri zuen. Eskatzeko barkamena Enekori. Haurrak burua makurtu eta ez zuen deus esan. Enekori barkamena eskatzeko. Haurrak —eskumuturra aitaren eskutik askatu nahian ari zen alferrik— ez zuen ezer esan. Barkamena eskatzeko Enekori. Haurrak, burumakur, zerbait esan zuen ahapeka, bakarrik zegoen gizonak ulertu ahal izan ez zuena. Horrela ezetz. Eskatzeko barkamena behar bezala. Bestela...

Triskak gogaitua, kafea ahitua, bere kikara tabernako barrara itzultzera jo zuen gizonak. Telebistan, Urkullu lehendakaria ari zen Arkaitz Rodriguez eta Arnaldo Otegiren adierazpenei buruzko balorazioa egiten...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.