Onintza Enbeita.
BIRA

Lurra

2020ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Duela bost hilabete leherketa bat entzun zutela esan dute zabortegiaren ondoko baserrietan bizi direnek. Ez omen zien inork kasurik egin. Bertako aldizkarian bai, baina beste inork ez ei zuen gertatuaren gaineko albisterik eman. Handik hilabete batzuetara lurra guztiz lehertu da. Kontua galtzeko adina tona lur erori dira goitik behera. Zabortegiko langile bi lurraren azpian daude, baina bilaketa lanetan arazoak daude elementu kutsagarriak agertu direlako. Zer bota dute gure zabortegietan? Zer sartu dute lurpean? Zer ezkutatu digute bistatik eskuetan lehertu zaien arte? Batek daki. Baina langile bi lurpean gelditu dira, eta inork ez du gertatuaren ardurarik izango seguruenetik. Beti gertatzen da antzera: gauzak berez gertatzen dira. Ardura leporatzeko norbait baldin badago, haren burua mozten dute, baina agintariak, jabeak, hondakin arriskutsuen sortzaileak libre gelditzen dira beti (edo ia beti).

Lurra lehertu egin da eta hainbat gauza erakutsi dizkigu: behar ez den lekuan eraikitzen direla gauzak lurrak norbaitenak direlako, edo norbaiti dirua zor zaiolako. Eta azkenean gauzek leher egiten dute, baina karma oso injustua da, eta arduradunak ez dira sekula lurraren azpian harrapatuta geratzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.