Onintza Enbeita.
BIRA

Izena

2019ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Batek kuzkurra deitzen dio, besteak txikia. Badago kukita deitzen dionik ere. Ito eta ita-rako dagoen modari ihesi kukutxu esaten diote gutxi batzuek, eta neskatilatxoa auzokoek. Pertxenta entzuten duenean badaki izeko zaharra etorri zaiola, eta mosu merke deitzen badiote, harrapatu egin dute tranpan. Eguzkiarekin konparatzen dute aldiro; baita gaztelaniaz ere. Laztana berbak indar nahikorik ez, eta kariño esanaz besarkatzen dute. Berak ez daki, baina lekukoek entzun dutenez, jende askoren bizitza da txiki hori: mi vida esaten baitiote. Eta bihotza ere bai. Nire bihotza esaten dion bakoitzaren bularrean zati bat utzi behar balu, ez luke bizitzeko beste haragirik izango. Koipelustre esaten diote jaten ikusten dutenek, eta sorgina dela azpimarratzen du amamak behin eta berriro. Doña aurrean jarrita, askotan egiten diote barre, baina ez da horren ostean sekula bere izena etortzen. Eta koitadua esaten diotenean, arraro begiratzen du: inteligentea datorren seinale. Bere adineko umeek ez dute adjektiborik erabiltzen, baina ez dakite izena nola ahoskatu behar duten.

Eta horixe da gure umeen marka, izenik laburrena izanda ere: gurasoek umeari izena asmatzen pasatzen duten denbora guztiarekin, zer eta azkenean, inork ez dio umeari bere izenez deitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.