Onintza Enbeita.
BIRA

Euskaraz

2019ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Gaur euskararen eguna da. Agendak leher egin dit asteburuan, eta astea potente dator. Euskaraz egin daitekeen ia dena programatu dute astebeterako; egunkarietako agendari begiratzea besterik ez dago.

Ordea, agendek ez didate sorpresa handirik eman. Nahi nuen ikusi euskaraz egin daitekeen zerbait berria, baina, antza denez, euskarak betikoa egiteko baino ez du balio. Esan nahi dut topikoetatik urrundu ezinik gabiltzala edo dabiltzala ekimenen antolatzaileak. Ehunka bertso saio antolatu dira gaurko egunaren harira, antzerkia euskaraz emango dute urte osoan hala egiten ez duten lekuetan, oroitzapenen kutxan gordetako musikari euskaldunek aukera izango dute ahotsari hautsa kentzeko, herri kirolariek euren onena erakutsiko dute herrietako plazetan. Horrela erakutsiko diogu euskaldunok munduari gure gauzak gordetzen eta transmititzen badakigula.

Ez dakit, baina nik uste euskaraz askoz ere gauza gehiago egin daitezkeela: kirola, txangoak, turismoa, sukaldaritza, psikologia, filosofia, sexua... guk nahi dugun guztia programatu dezakegu euskaraz ahalegin estratosferikorik egin gabe. Eta gehiago esango dizuet zuen harridura euforia bihur dadin: hori guztia ez dago zertan aste honetan egin, urteko egun guztietan programatu daiteke euskaraz. Urteko egun guztietan, edozer, dena, euskaraz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.