Onintza Enbeita.
BIRA

Bisurtea

2020ko otsailaren 29a
00:00
Entzun
Lau urtez behin bakarrik izaten dugu gaurko eguna. Umetan zer pentsatua ematen zidan otsailaren 29an jaiotzen zirenen urtebetetze festak. Batzuek esaten zuten bezperan ospatu behar direla urteak, eta beste batzuentzat martxoaren bata zen egun egokia. Lau urtez behin urterik ez betetzea otsailaren 29an jaiotakoei gertatzen zitzaien mirari bat zela pentsatzen nuen. Baina argi dago lau urte zaharragoak izaten direla bisurte bakoitzean. Olinpiar Jokoetara joaten diren jokalariak bezalatsu: kirola asko jarraitzen ez dugunok lau urtez behin ikusten ditugu, eta lau urte asko dira fisikoki beti berdin irauteko.

Hala ere, nik umetan pentsatzen nuen otsailaren 29an jaiotzen zirenek izan behar zutela zerbait berezia: dohain bat, unibertsoak egindako opariren bat... entzun dudanez, ez da hala gertatzen. Ni saiatu naiz efemerideetan begira, baina gaur bezalako egun batez zera potolo gutxi gertatu dira. Gaur bezalako egun batean jaio edo hil ziren pertsonen artean ere, ez dira asko nire interesekoak.

Umetako uste hura baieztatu nahiari amore eman diot. Gaurko eguna egun bat gehiago da, eta bai, badakit: azalpen zientifiko bat dauka. Nik, ordea, zerbait kosmikoagoa sinetsi nahi nuen, fantasiosoagoa nahi baduzue, baina biziraupen zoriontsuan gehiago lagunduko didan zerbait.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.