Onintza Enbeita.
BIRA

Kasualitateak

2019ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Evo Morales dimititzera behartu dute. Presidentetza bere kabuz utzi ez balu, hankak aurretik dituela aterako zuten gobernutik. Militarrak parlamentuan sartzetik, han nork egon behar duen militarrek agintzera, ez dago alderik: Bolivian estatu kolpea eman dute. Moralesen etxeraino sartu dira. Ez dakit hura hil arteko bakerik izango duten zenbaitek. Ez dut Moralesek egin duen guztia, esan duen guztia, bitrina batean gordeko, baina ikusi dut nortzuk dituen aurka: jatorrizko herritarren aniztasuna erakusten duen ikurra erre egin dute munduaren begi bistan. Eta munduari bost. Zuriak dira, aberatsak, homofoboak, matxistak, arrazistak eta kapitalistak. Eta badakite Bolivian litio asko dagoela. Badakite haiek, eta badakite haien Ipar Amerikako zein Europako lagunek ere.

Ezin da kasualitatea izan Evo Morales agintetik kendu duten aste berean, nazioarteko egunkariak Bolivian egon daitekeen litio erreserbaz hizketan hastea. Kasualitaterik ez dago; militarrez eta kapitalaz ari garenean gutxiago. Ez dudana ulertzen da non dauden orain giza eskubideez hitz egiten dutenak, aukera berdintasunean sinesten dutenak edo arrazakeria ororen kontra daudenak. Isiltasun hori ere ez da kasualitate izango seguruenetik: izan ere, kasualitatez, Evo Morales indigena bat baino ez da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.